2011/12/19

SAN TOMAS 2011

San Tomas 
Larunbatean, abenduak 17, San Tomasak ospatu genituen ikastolako aterpean.
Urtero bezala,  txikiek egindako jateko produktuen eta 5. eta 6. mailakoen eskulanen salmenta,  eskulanen,  antzinako gauzen, barazkien eta animalien  esposaketak ikusi genituen.
Guk jolasak antolatu genituen, zaku lasterketa hain zuzen. Behin eta berriro lasterketak egin genituen. Irabazleari guk egindako pilota bat ematen genien eta parte hartzaileri paperezko helikopteroa. Beste jolasetan ez genuen parte hartu: txapel jaurtiketa, tortoloxak, boloa eta soka saltoa. 11:20tan jaialdia hasi zen. Guk txirularekin “Anai Xanti” abestia jo genuen. Txirula jo ondoren,txistorra bokata eta ur botila eman ziguten.  Bukaeran Txokolate eta bakailaoaren eta txerri txikiaren zozketa egin zen.
Larunbatean oso eguraldi txarra egin zuen eta ez zitzaigun gustatu  euria eta kazkabarra egitea. Oso ongi pasa genuen San Tomas ferian.


NORAK, UXUEK, OIHANEK ETA ALEX MORGADOK EGIN DUTE.





No hay comentarios:

Publicar un comentario