Lana, lana eta lana...Baina par batzuk ere. Bideo hauek ikusi itzazue.
BLOG HAU NIRE IKASLEEN EKOIZPENETAZ GOZATU ETA GURASOEN IRADOKIZUNAK JASOTZEKO TXOKOA IZANGO DA.
2012/01/29
2012/01/26
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Hasi berriak gara "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuan, irakurketaren ulermenaren konpetentzia hobetzeko asmotan. Irakurketaren konpetentzia oso garrantzitsua da eskolan lorpen onak edukitzeko; eta, bizitzan zehar ikasten jarraitzeko. Bainan irakurtzen ikastea zaila da eta sistematizaturik erakutsi behar da. Pertsonen artean maila desberdinak lortzen dira konpetentzia baliotsu honetan. Bikoteka irakurtzen aniztasun honetaz aberaste da, pertsonen artean dauden irakurketa gaitasun desberdinak erabiliz, guztiek aukera gehiago izan ditzaten ikasketa prozesuan. Programa, berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da: bikoteak egiten dira, batek irakasle papera egiten du (erakusten ikasi egiten da) eta, besteak ikaslearen papera egiten du (eta bikotearen laguntzari esker ikasi egiten du). Metodologia honek dituen abantailak frogatuta daude zenbait ikerketetan.
Gu ilusioz eta gogoz hasi gara proiektu honetan eta itxaropen handiak ditugu.
Gu ilusioz eta gogoz hasi gara proiektu honetan eta itxaropen handiak ditugu.
2012/01/24
LOKOMOZIO APARATUA
HEMEN LOKOMOZIO APARATUA GAIARI BURUZKO GAUZAK IKASI AHAL IZANGO DITUZU.
Irudiaren gainean klik eginez gero, ESKELETOARI BURUZKO informazioa jasoko duzu.
Hemen berriz GIHARREI buruzkoak.
ARTIKULAZIOAK
BIZKARREZURRA
MUGIMENDUEN KOORDINAZIOA eta OREKA
DONOSTIAKO DANBORRADA
Urtarrilak 20 Ostirala, 9:30etan ikastolara joan ginen danborradan ateratzeko. Euria egiten zuenez danborrada bertan bera utzi behar izan genuen. Esan zigutenean pena asko sentitu genuen oso pozik geundelako. Ere pena sentitu genuen nerbio asko pasa genituelako ezertarako. Beste aldetik pozik geunden bigarren aukera izango genuelako Igandean.
Igande goizean berriro ikastolara joan ginen. Oso urduri geunden agian berriro ez ginelako aterako danborradan, ostiralean pasa zen bezala. Azkenean esan ziguten aterako ginela eta oso pozik jarri ginen. Gero autobusak hartu genituen eta Donostiara joan ginen. Donostiara iritsi, gure lekuetan garri eta udaletxera joan ginen. Han donostiako martxa jo genuen. Ondoren hamaiketakoa jan genuen. Hamaiketakoa jan eta gero ordu bat itxoiten egon ginen eta ibiltzen hasi ginen. Bukatzean oso-oso nekatuta geunden. Denok etxera joan ginen atsedena hartzera.

2012/01/20
IKASTOLAKO DANBORRADA
IKASTOLAKO DANBORRADA
Urtarrilaren 19an osteguna, ikastolan danborrada ospatu genuen. 15:15etan ikastolako patio txikian abesti batzuk jo genituen eta Martutene zehar jotzera joan ginen. Patio handitik atera eta dorreko kaletik pasa ginen, bertan 3-4 abesti jo genituen. “Colonia del Pilar”-etik ikastola txikira joan ginen. Bidean ere abesti batzuk jo genituen. Oktogono ondoko oinezkoen kalean oktogonoko ikasleekin batera, abesti batzuk jo ondoren, Tranbia kalera abiatu ginen. Alai tabernan etxei begira jo genuen. Gero Ojeda parean errepidea gurutzatu eta parkea zeharkatu genuen. Handik ikastolara joan ginen. Gelako guztiak ondo pasa zuten gure laguna Paula ezik, buruko mina zuenez musikako autoan joan behar izan zuela.
2012/01/01
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)