2011/10/18

BIDE HEZKUNTZA

Irailaren 14ean udaltzainak gurera etorri ziren. Lehenengo jolas bat egin genuen: begiak estalitak zituztenak zirkuituaren posteak ziren eta besteak harrapaketara jolasten zuten haien inguruan . Geroago beste jolas bat egin genuen: irudi batzuk etxe desberdinetan sartzea. Ondoren Martutenetik paseatzera joan ginen, errepideak gurutzatzen ikasteko. Bidean Norak eta Maddik mari sorgin bat aurkitu zuten. Ikastolara itzuli ginen eta udaltzainak paper bat eman ziguten gelan marrazki bat egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario