2011/10/18

ONGI ETORRIAK 2010-11 ikasturtera!!!!!

BERRIRO ERE ELKARREKIN!!!!! AMAITU DA UDARA ETA ORAIN...

Irailaren 6an asteartea, ikastolako lehenengo eguna izan zen. 9:00etan irritsi ginen ikastolara. Ondoren , gauzak gelan utzi eta bakoitza ikasturte honetarako zuen desioa  idatzi  zuen.
9:30etan patio handira joan ginen. Patioan geundenean, globo bat puzten ari ziren bitartean abesten aritu ginen: Behin betiko eta Ikastolako  ereserkia. Ondoren, desioak  ontzi batera  bota genituen eta maisu  batek sua eman zien.  Nola erretzen ziren ikusi genuen.
Globoa askatu eta  goi-gora igo zen. Globoa zerutik desagertu zenean gelara joan ginen lanak egitera. 

GURE DESIO GUZTIAK BETETZEA ESPERO DUGU!!!!!

2011-12 ikasturte hasera

No hay comentarios:

Publicar un comentario