2011/04/06

IMANOL AZKUE IDAZLEA

Haurraren “Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, atzo gure ikastolalara
IMANOL AZKUE
 etorri zen. Aldez aurretik gelako guztiok, bere liburua “Bixi-Bizitxo” irakurri genuen. Gelako batzuk “Kea airean bezala” eta "Gaur egun handia da” liburuak ere, irakurri genituen. Liburuaren eta bere bizitza inguruko galdera asko egin genizkion. Eta berak banan banan denak eratzun zituen. Gero taldeka, ipuina ordenatzeko jolas bat egin genuen. Bukatzean Imanolek, argitaratu gabeko, “Agur Pototo” ipuina irakurri zigun . Oso polita eta dibertigarria iruditu zitzaigun. Azkenik, Imanolek liburu eta paperetan, eskaintzak idatzi zizkigun eta baita sinatu ere. Malenek esan digu oso ondo portatu ginela eta Imanol oso gustura egon zela gurekin.

BAITA GU ERE BERAREKIN!!!!!!!!!!!!!!!

ESKARRIKASKO DENAGATIK IMANOL!!!!!!
2011-03-31 Imanol Azkue

IDAZLEAK: Usoa eta Alex Caballero

1 comentario:

  1. Anónimo5/6/11 18:17

    Aupa!
    Egia da oso pozik egon nintzela zuekin eta oso ondo portatu zinetela! Gustura, giro atseginean, lasaiean... Hurrena ere pozik joango naiz Martutene aldera.
    Muxu handi-handi bana!
    Imanol

    ResponderEliminar