2011/04/06

HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 1, ostirala, HAUR LIBURUAREN EGUNA izan zen. Kalean ospatu genuen eta ipuinak entzun genituen: portuguesez, euskeraz eta katalanez. Zazpi talde zeuden, gurasoak seme alabekin eta laugarren mailakoak “Bizi, Bixitxo” liburua irakurri zuten.  Malenek argazkiak egin zizkigun.
Portugesez kontatutako ipuina ez genuen oso ondo ulertu, besteak bai.
Neri (Alex M.) gehien gustatu zitzaidan ipuina Naroa eta bere aitarena izan zen. Neri berriz,  (Oihane) gehien gustatu zitzaidana katalanez irakurri zuten liburua izan zen.
2011-04-01 Liburuaren eguna

IDAZLEAK: Oihane eta Alex Morgado

No hay comentarios:

Publicar un comentario