2012/01/26

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Hasi berriak gara "BIKOTEKA IRAKURTZEN" proiektuan, irakurketaren ulermenaren konpetentzia hobetzeko asmotan. Irakurketaren konpetentzia oso garrantzitsua da eskolan lorpen onak edukitzeko; eta, bizitzan zehar ikasten jarraitzeko. Bainan irakurtzen ikastea zaila da eta sistematizaturik erakutsi behar da. Pertsonen artean maila desberdinak lortzen dira konpetentzia baliotsu honetan. Bikoteka irakurtzen aniztasun honetaz aberaste da, pertsonen artean dauden irakurketa gaitasun desberdinak erabiliz, guztiek aukera gehiago izan ditzaten ikasketa prozesuan. Programa, berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da: bikoteak egiten dira, batek irakasle papera egiten du (erakusten ikasi egiten da) eta, besteak ikaslearen papera egiten du (eta bikotearen laguntzari esker ikasi egiten du). Metodologia honek dituen abantailak frogatuta daude zenbait ikerketetan.
Gu ilusioz eta gogoz hasi gara proiektu honetan eta itxaropen handiak ditugu.



2 comentarios:

  1. Gustatzen zaizkit frogak egitea . Oso ondo pasatzen dut eta gauzak asko ikasten dut

    ResponderEliminar
  2. Oso ondo pasatzen dut eta asko ikasten dut. Etxean ere ondo pasatzen dut. Espero dut zuek ere ondo pasatzea, eta asko ikastea.

    ResponderEliminar