2011/05/23

KATALANEI ONGI ETORRIA

Maiatzaren 10ean, 2:45tan autobusa hartu eta Astigarragara joan ginen Katalanei ongietorria emateko egiten dugun jaialdira. Egon ginen piska bat jolasten eta hasi zen jaialdia.

4 eta 5 urtekoak SAN SEBASTIÁN MARTXA eta IRIARENA jo zuten.
1. mailakoek JERÓNIMO.
2. mailakoek TXULALAI
4. mailakoek OH SUSANA.
5. mailakoek ALUNELEL PXIT BERTSIOA.
6. mailakoek STAND ON THE GROUND eta IRLANDESA.

Bukaeran denok batera EN JOAN PETIT abesti catalana abestu genuen. Ah!! Eta guk, 3. mailakoek, PLUMEROAREN DANTZA egin genuen. Primeran, noski!

16:15tan autobusa hartu genuen Martutenera bueltatzeko.

Dantza egin arte urduri egon ginen. Bukatu zenean musikako andereñoak, Eiderrek; eta Malenek oso, oso, oso, oso ondo dantzatu genuela esan ziguten.

USOA IPUINA IRAKURTZEN

Astelehenean 1. mailara joan ginen Malen eta ni. Nik "ZERGATIK ZAUDE TRISTE" ipuina irakurri nuen. Gero Malenek galdetu zion bakoitzari zerk jartzen zituen triste. Piskat urduri nengoen baina oso ondo pasa nuen.


  /param>

2011/05/20

OKTOGONOAN ABESTEN

Ostiralean oktogonora joan ginen 3 eta 4 urtekoei abesti bat abestera eta 2 ipuin irakurrtzera. Abestia “Gu maite ditugu abereak deitzen da. Abestu eta gero guk egindako abestiaren liburua hiru urtekoei oparitu genien. Gero Nora eta Oihanek “Arreba haragijalea” ipuina irakurri zuten. Ondoren, Saioa eta Maddik “Katapon urtxintxa” irakurri zuten. Laurak oso ondo prestatu zutenez, primeran egin zuten. Hiru urtekoak setarrak dituzte eta, gu intsektuak lantzen ari garenez, horietako hiru potolo-potolo oparitu zizkiguten. Gustura egon ginen eta oso ondo pasa genuen.




  
Ondoen...




Eta azkenik...

2011/05/19

PERUKO LAGUNAK

Gabonak aurretik ikastolan "Jostailu azoka" bat antolatu genuen. Hor lortutako dirua Peru-ra bidali genuen, hango eskola batzuetan Gabonetako festak antolatu zezaten. Festa horietako bideoak bidali dizkigute eta baita, eskerrak emateko, oparitzat bidali dizkiguten eskulan batzuk. Nun bizi diren eteta nolako festak ospatu zituzten ikusi nahi badituzue, beheko bideoan egin ahal izango dituzue.




Beraiek bidalitako opariak ikusi nahi badituzue berriz, beheko bideoan ikusi ahal izango dituzue.





ZEIN EDERKI BIZI GAREN HEMEN!!!! ZORTE HANDIKOAK GARA!!!!

2011/05/16

ORNOGABEAK: moluskoak eta INTSEKTUAK

Eta azkenik... INTSEKTUAK. Hirugarren ariketatik aurrera, intsektuei buruzko informazioa aurkituko duzu. Badakizu, irudiaren gaineak klik egin.

ORAIN ORNOGABEAK

Orain ornogabei buruzko informazioa jaso ahal izango duzu.



ANIMALI ORNODUNAK

Animali ornogabeen artean intsektuak ikasten ari gara. Baina animalia ornogabeak eta ornodunak zer diren bereizteko, hemen behean informaizoa aurkituko duzu. Kik egin ezazu ondoko irudiaren gainean.

2011/05/05

SETARREN METAMORFOSIA

Bideo hauetan ikus dezakezue gure Potolontxioren lagunak egingo duten METAMORFOSIA.





 

INTSEKTUAK

Gelara setarrak ekarri genituen oporren aurretik. Oporretan etxez-etxe ibili ditugu eta denon artean zaindu ditugu. Itzuli geranean animalien erreinuaren barruan, intsektuei buruzko informazioa biltzen hasi gara. Interesgarria izan daitekeen zerbait ezagutzen baduzu, mesedez iruzkina egin. Zure laguntzarekin asko ikasiko dugu!