2011/05/20

OKTOGONOAN ABESTEN

Ostiralean oktogonora joan ginen 3 eta 4 urtekoei abesti bat abestera eta 2 ipuin irakurrtzera. Abestia “Gu maite ditugu abereak deitzen da. Abestu eta gero guk egindako abestiaren liburua hiru urtekoei oparitu genien. Gero Nora eta Oihanek “Arreba haragijalea” ipuina irakurri zuten. Ondoren, Saioa eta Maddik “Katapon urtxintxa” irakurri zuten. Laurak oso ondo prestatu zutenez, primeran egin zuten. Hiru urtekoak setarrak dituzte eta, gu intsektuak lantzen ari garenez, horietako hiru potolo-potolo oparitu zizkiguten. Gustura egon ginen eta oso ondo pasa genuen.




  
Ondoen...




Eta azkenik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario