2011/12/29

DONOSTIAKO SAN TOMASA


San Tomas egunean, goizean goiz Konstituzio plazara joan ginen, txerria, barazkiak eta produktu desberdinak ikustera. Goiz iritsi ginen eta gauzak ikusteko arazorik ez genuen izan.
Handik atera ginenean, nire amari opari bikaina egin zenioten bere etxeko balkoi azpian abestu genuenean, MILA ESKER DENEI!
Amaitzean, Elkano kaleko eta Gipuzkoako plazako postuak ikustera joan ginen. Azkenik, Okendora joan ginen, han, txistorra jan genuen eta animaliak ikusi genituen.
Euri piskat egin zigun, baina oso gutxi. Dena primeran atera zen eta guztiz asetuak, ikastolara itzuli ginen.

Malen



SAN TOMAS 2011

2011/12/19

SAN TOMAS 2011

San Tomas 
Larunbatean, abenduak 17, San Tomasak ospatu genituen ikastolako aterpean.
Urtero bezala,  txikiek egindako jateko produktuen eta 5. eta 6. mailakoen eskulanen salmenta,  eskulanen,  antzinako gauzen, barazkien eta animalien  esposaketak ikusi genituen.
Guk jolasak antolatu genituen, zaku lasterketa hain zuzen. Behin eta berriro lasterketak egin genituen. Irabazleari guk egindako pilota bat ematen genien eta parte hartzaileri paperezko helikopteroa. Beste jolasetan ez genuen parte hartu: txapel jaurtiketa, tortoloxak, boloa eta soka saltoa. 11:20tan jaialdia hasi zen. Guk txirularekin “Anai Xanti” abestia jo genuen. Txirula jo ondoren,txistorra bokata eta ur botila eman ziguten.  Bukaeran Txokolate eta bakailaoaren eta txerri txikiaren zozketa egin zen.
Larunbatean oso eguraldi txarra egin zuen eta ez zitzaigun gustatu  euria eta kazkabarra egitea. Oso ongi pasa genuen San Tomas ferian.


NORAK, UXUEK, OIHANEK ETA ALEX MORGADOK EGIN DUTE.





2011/12/14

SAN TOMAS PRESTATZEN


SAN TOMAS FERIKO PRESTAKETAK
Datorren larunbatean, abenduak 17, San Tomas feria egingo dugu ikastolako aterpean. Horretako hainbat prestaketa egin ditugu.
Lehenengo txorimaloa: oiloa eta txitak ordenagailuan bilatu genituen. Koloretako paperak zati txikietan moztu genituen, oiloa eta txiten mosaikoak egiteko.
Bigarren guri jolasak egitea tokatu zaigunez, zaku lasterketa hain zuzen, lasterketako sari moduan pilotak eta helikopteroak egin ditugu eta zakuak lortu ditugu.

IRABAZLE GALTZAILE FILMA









2011/12/11

ABENDUAK 10, NIRE URTEMUGA


Ostiralean, abenduaren 9an, nire urtemuga ospatu genuen. Nire ikasleak bi opari egin zizkidaten:
  
  Bat, oso ondo egindako gelako guztion hiru dimentsiotako eskulan bat izan zen. Hain polita eta hain ondo amaitua egiteko, seguru denbora asko eskaini behar izan zitzaiola.
  • Eta bestea… Talde lan zoragarria!!!! Azkenean, badirudi ikasi duzuela talde lana egiten. Denen artean oparia egitea erabaki, zer oparitu, izenburua, zatiketa egin bakoitzak zenbat ordaindu jakiteko, enkargatu, inork pribilegiorik izan ez zezan dendan utzi eguna iritis arte, ordaindu eta ostiralean jaso, Felixiren konplizitatea bilatu, niri engainatu… ADOSTU, ADOSTU eta ADOSTU!!!! Hori da trukua.

Txundituta gelditu nintzen. Ezin sinetsi. Ezingo nuen inoiz halako gauza politik imajinatu. Orduak behar izan ditut gertatutakoa asimilatu eta sinesteko.

ESKARRIKASKO DENEI! ZUEK GUZTI GUZTIAK ASKO MAITE ZAITUZTET. NIRE BIHOTZEKO TXINTXARRIAK ZARETE. KRISTON ZORTE ONA DAUKAT ZUEKIN EGUNERO  EGOTEAGATIK.

MUXU SAKUKADA BAT BAKOITZARENTZAKO eta ESKARRIKASKO BERRIRO ERE.