2011/11/30

EUSKARA EGUNA

Abenduaren 2an goizean oktogonora joan ginen 3urtekoen gelara, Euskararen eguna ospatzeko, beraiekin abesti bat abestera: Mack Mikel. Abestu baino, bakoitzak bere bikoteari, guk egindako marrazki batzuk eman genizkion. Abestu eta karaokearekin dantzatu ondoren, Mack Mikel- en marrazkiak eman genizkien.Jolastu ginen txikiekin harrapaketara, gailetak batzuk jan eta gure eskolara joan ginen.



2011/11/29

SAIOA IRAKURTZEN



Uholdeak direla eta oraindik ezin ginezke MEDIATEKAra joan, baina guk irakurtzen jarraitzen dugu. Saioak poema bat irakurri digu gaztelaniaz. Primeran prestatu du.  Testuaren aukeraketan originala izan zara.
Oso ondo Saioa!!!


GURE DESKRIBAPENAK

Deskribapenak nola egin lantzen aritu gara eta bakoitzak gurea egin dugu. Ondoren bideoan grabatu ditugu. Hementxe dituzue. Oso urduri jarri ginen.  Ea zer iruditzen zaizkizuen!!!

AITOR IKASTOLAKO ANTZERKIAK


Azaroaren 29an 14:30etan autobusa hartu eta Egiako antzokira joan ginen , Aitor ikastolako 3. mailako bi antzerki ikustera. Lehenengo antzerkiak izena zuen : ”Zergatik bizi da txano-gorritxoren amona basoan?” eta gelakoei asko gustatu zitzaigun. Hurrengo antzerkiak horrela izena zuen: “Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa” eta hau dibertigarria eta polita izan zen. Bukatu zirenean autobusa hartu eta ikastolara itzuli ginen.

Beraiek nola egiten zuten ikusteak, asko lagundu zigun gure antzerkia prestatzen dugunerako.Hau ikasi genuen :
-Txaloak bukatu arte itxaron behar dugula hitzegiten hasteko.
-Ezten-tokian txorakeriarik ez egitea.
-Patxaraz hitzegin behar dela.
-Ezten-tokian bakarrik une horretan parte hartzen dutenak egon behar dutela.
-Testua oso ondo ikasi behar dela.
-Keinuak erabili behar direla hobeto espresatzeko.
-Lotsa alde batera utzi behar dugula.
-Disfrutatu eta oso ondo pasa behar dugula.
-Asko ensailatu behar dugula.






UXUE IBARZABALEK PRAKTIKAK AMAITU DITU

Orain dela bost aste Uxue etorri zen gurekin praktikak egitera eta gurí laguntzera. Uxue joan baino egun bat lehenago Malenek esan zigun marrazki bat egiteko. Urrengo egunean Uxuek txutxeak eta pastelitoak ekarri zizkigun, eta gero gu egindako marrakiak eman genizkion. Baina berak ez zuen espero eta oso pozik jarri zen. Uxue oso jatorra izan da gurekin eta ere oso dibertigarria. Joateak pena eman digu.   
LAISTER ARTE UXUE!!!!





2011/11/17

Gaur Paulak ipuin bat irakurri digu. Oso urduri zegoen eta oso azkar irakurri du, hala ere oso ondo egin du. ZORIONAK PAULA!!!! Lan bikaina egiten ari zara, SEGI HORRELA!!!!

2011/11/07

MARTUTENEKO UHOLDEAK

Atzo Martuteneko auzoan uholde izugarriak egon dira. Etxeak urez inguratuak geratu ziren. Jendeak ezin zuen etxetik atera eta txalupetan atera zituzten. Argirik gabe egon ziren eta beldur handia pasa zuten. 

Urak etxe eta negozio asko suntsitu ditu. Ikastolan ere hondamendia gertatu da.

Ikastolako langile guztien izenean, gure elkartasuna hain gaizki pasatzen ari diren pertsona guztientzako. 

Auzoko eta ikastolako argazkiak ikusi nahi badituzu klik egin beheko argazkian.

2011-11-07 Ikastolako uholdeak

AINARA MEDIATEKAN TXISTEAK IRAKURTZEN

Ainara ZORIONAK!!!!!! Oso ondo prestatu duzu. Oso ondo irakurri duzu eta gainera benetan oso originala izan zarela testu mota aukeratzerakoan (txisteak). Primeran pasa genuen. Eskarrikasko!