2011/10/26

KALEJIRAn DONOSTIAKO ALDE ZAHARREAN



Urriaren 13an San Telmo museoak antolatutako “Kalejira” ekintza egitea joan ginen. Neska batek aspaldian Donostia nolakoa zen eta zer gertatu zen kontatu zigun.
Alde Zaharrean gauza hauek ikusi genituen: Santa Maria eliza, Abuztua 31 kalea, kaia, harresiaren zati bat, orain dela urte askotako etxeak, udaletxea eta urruti urrutian Miramar jauregia. Aspaldiko historietaz ere hitzegin genuen.
Oso ondo pasa genuen eta baina hotza ere. Gainera gauza asko ikasi genituen.


2011-10-13 KALEJIRA

MARTUTENEKO JAIAK

Urriaren 7tik, 12ra Martuteneko jaiak izan ziren. Martutenen, “Colonia del Pilar” deritzan lekuan, Pilar izeneko Ama Birgin bat dago. Honen ohorez ospatzen dira auzoko festak, urriaren 12an Pilarreko Ama Birginaren eguna delako. Oso ondo pasa genuen eta jende asko etorri zen. Gure ustez gauzarik politenak Hauek izan ziren:
  • Eskupilota txapelketa
  • Maria Macazziren antzerkia
  • Txokolatada (edalontziak oparitu zituzten)
  • Txupinazoa
  • Ikastolako patioko bazkaria
  • Buruhandiak eta erraldoiak
  • Herri jolasak
  • Makilaje tailerra
  • Gorritiren showa parkean
  • Kalejira
  • Herri kirolak
  •  Sagardo eguna
  •  Jaien bukaerako traka

TIPI TAPA

Irailaren 20an, goizean Donostiara joan ginen Tipi Tapa egitera. Tipi Tapan planoen bidez Donostian mugitzen erakusten digute. Bost talde egin genituen. Papera galderekin eta planoa eman zizkiguten eta jolasa hasi zen. Talde bakoitzak lau tokietara joan behar zuen: Koldo Mitxelena, Tren geltokia, Postetxea eta Artzain Onaren kateladrera. Leku guztietara joan ondoren Artzain Onaren elizara itzuli ginen. Koloretako oihal handi batekin jolas bat egin genuen. Amaitzerakoan estutxe batzuk eman zizkiguten. Oso oso ongi pasa genuen.
2011-09-20 TIPI TAPA

UNAX MEDIATEKAN IRAKURTZEN

Unaxek oso gogoko du irakurtzea eta asko gozatzen du irakurtzen. Liburu ugari irakurri ditu. Hementxe duzue guri mediatekan lamiei buruzkoak irakurtzen. ZORIONAK UNAX, OSO ONDO EGIN DUZU!!!

AITORREN URTEMUGA



ZORIONAK MAITIA!  URTE ZORIONTSU BAT OPA DIZUGU.



JESUSEN AGURRA

Jesus azken urteetan gure ikastetxeko atezaina izan da. Bapatean beste ikastetxera joan behar zuela jakin genuen. Jesus beti izan da gurekin oso atsegina eta beti laguntzeko prest azaldu da. Pena handia ematen zigun gure artetik alde egin beharrak eta horregatik bertso hauek abestu genizkion (gaizki samar atera zitzaigun ensaiatzeko denbora gutxi izan bait genuen, bainan hori bai! Bihotzez egin genuen)

JESUS BERRIRO GURERA ITZULTZEA ESPERO DUGU. BESARKADA HANDI BAT DENON IZENEAN.



            

ZINEMALDIA

Irailaren 16an ostirala, Zinemaldira joan ginen “Katu bat Parisen” pelikula ikustera. Batzuei ez zitzaien gustatu eta beste batzuei berriz, bai. Belodromoan hotza egiten zuen.
PELIKULA:
Protagonistak: Biktor  Costa, Jeanne, Niko  lapurra, Dino katua eta Zoe.  
Jeanne, Zoe eta Dino katua elkarrekin bizi dira. Dino, gauetan, Niko lapurrarekin lapurretan ibiltzen da. Jeanne, Zoeren ama, komisarioa da. Zoeren aita ere polizia zen, baina Victor Costa gaizkileak hil egin zuen. Harrezkero, Zoe mutua geratu zen.
Jeanne, Niko eta Victor Costaren atzetik dabil. Gauzak asko nahastuko dira eta abenturak pasako dituzte
2011-09-15 ZINEMALDIA

ONGI ETORRIAK GELARA: AINARA eta PAULA


GELAKIDE BERRIAK DITUGU GELAN ETA OSO POZIK GAUDE GURERA ETORRI DIRELAKO. ONGI ETORRIAK GELARA MAITIAK!!!!! 

2011/10/18

BIDE HEZKUNTZA

Irailaren 14ean udaltzainak gurera etorri ziren. Lehenengo jolas bat egin genuen: begiak estalitak zituztenak zirkuituaren posteak ziren eta besteak harrapaketara jolasten zuten haien inguruan . Geroago beste jolas bat egin genuen: irudi batzuk etxe desberdinetan sartzea. Ondoren Martutenetik paseatzera joan ginen, errepideak gurutzatzen ikasteko. Bidean Norak eta Maddik mari sorgin bat aurkitu zuten. Ikastolara itzuli ginen eta udaltzainak paper bat eman ziguten gelan marrazki bat egiteko.

ONGI ETORRIAK 2010-11 ikasturtera!!!!!

BERRIRO ERE ELKARREKIN!!!!! AMAITU DA UDARA ETA ORAIN...

Irailaren 6an asteartea, ikastolako lehenengo eguna izan zen. 9:00etan irritsi ginen ikastolara. Ondoren , gauzak gelan utzi eta bakoitza ikasturte honetarako zuen desioa  idatzi  zuen.
9:30etan patio handira joan ginen. Patioan geundenean, globo bat puzten ari ziren bitartean abesten aritu ginen: Behin betiko eta Ikastolako  ereserkia. Ondoren, desioak  ontzi batera  bota genituen eta maisu  batek sua eman zien.  Nola erretzen ziren ikusi genuen.
Globoa askatu eta  goi-gora igo zen. Globoa zerutik desagertu zenean gelara joan ginen lanak egitera. 

GURE DESIO GUZTIAK BETETZEA ESPERO DUGU!!!!!

2011-12 ikasturte hasera

UDARAKO URTEMUGAK