2011/04/27

KORRIKA

Apirilaren 15ean ostirala, KORRIKA ospatu genuen ikastolan. Tarte batean Oihanek lekukoa eraman zuen eta guk pankarta. Parkera iritsi ginenean, lekukoa eskuz esku pasa genuen eta ondoren Makarenak asmatutako dantza, dantzatu genuen. Azkenik, txokolate batidoa edan genuen. Eta gero...OPORRAK!!!!!!



Egindako argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu beheko argazkiaren gainean.


KORRIKA


ZORIONAK UNAX ETA NORA!!!!!

ZORIONAK OIHANE

URA

Uraren inguruan informazio ugari jaso dugu eta esperimentu asko egin ditugu. Jasotako informazioarekin txosten bat egin dugu. Hemen duzue!
Gogokoa izango duzuela espero dugu.






ZORIONAK USOA!!!!!!!!


2011/04/10

TXIRULA KONTZERTUA

Hamelingo txirularia ospetsua da baina, horiek entzun ondoren, ospetsuagoak izango dira Martuteneko txirulariak. Ikusiko duzue! Eskarrikasko Eider eta txirulari guztiei, LAN BIKAINA!!!
De TXIRULA KONTZERTUA

INGELESEKO ANTZERKIA

INGELESEKO ANTZERKIA


Hementxe dezute, Olatz eta gelakide guztien esfortzuen emaitza. Zuetako batzuk ikusi zenuten baina beste batzuk berriz ez. Ikusi zenutenak eta ikusi ez duzutenak, hementxe duzute gozatzeko aukera. PRIMERAN EGIN ZUTEN!
ZORIONAK DENEI!!!

2011/04/07

"ZIGORTZAILEAK" FILMA

Gaur ZIGORTZAILEAK pelíkula ikustera joan gara .Zigortzaileen pelikula hontaz doa : Eskola batean, jo, burla egin, zirikatzen, besteen gauzak puskatzen... hiru mutil zeuden. Gainontzeko guztiak aserre, amorratutak, triste, ezin defendatu sentitzen ziren. Bi neska eta mutil batek, Zigortzaile taldea sorut zuten. Zigortzaileak gaizkileak zigortzen zituzten. Zigortu ondoren, hiru mutil horietatik bi ondo portatzen hasi ziren. Baina hirugarrena, Angel, ez. Orduan, laugarren mutil baten laguntzaz, denen aurrean, besteak gaizki tratatzen ari zen bideo bat jarri zuten. Horrela Angel eskolatik joatea lortzen dute. Handik aurrera, lau Zigortzileak laguntza eskatzen zien guztiei, lagundu zieten.

KOMENTARIOAK: Pelikula oso polita da. Unaxeri gehiago gustatu zaiona aitaren tratu txarrak jasaten zituen mutikoa izan da. Uxueri berriz, Leire , kung fu egiten zuen neska gustatu zaio.

PELIKULA HONEK ERAKUTSI DIGUNA: Pelikulak erakutsi digu helduak ere zigorrak merezi dituztela. Guraso batzuk seme alabek merezi ez dutenetan ere, defendatzen dituztela. Besteei ez diegula minik eman behar. Besteei lagundu behar diegula.Elkartuta, gaizkileak irabazi ditzazkegula. Eta gaizkileak gaiztakeriak egiten ari direnean, begira geratzen bagara ezer egin gabe, guk ere gaizkileei lagundu egite diegula. Horregatik, eresotua dena defendatzen saiatu behar dugu eta ausartzen ez bagara laguntza eskatu.

IDAZLEAK: Uxue eta Unax

2011/04/06

HAUR LIBURUAREN EGUNA

Apirilaren 1, ostirala, HAUR LIBURUAREN EGUNA izan zen. Kalean ospatu genuen eta ipuinak entzun genituen: portuguesez, euskeraz eta katalanez. Zazpi talde zeuden, gurasoak seme alabekin eta laugarren mailakoak “Bizi, Bixitxo” liburua irakurri zuten.  Malenek argazkiak egin zizkigun.
Portugesez kontatutako ipuina ez genuen oso ondo ulertu, besteak bai.
Neri (Alex M.) gehien gustatu zitzaidan ipuina Naroa eta bere aitarena izan zen. Neri berriz,  (Oihane) gehien gustatu zitzaidana katalanez irakurri zuten liburua izan zen.
2011-04-01 Liburuaren eguna

IDAZLEAK: Oihane eta Alex Morgado

IMANOL AZKUE IDAZLEA

Haurraren “Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, atzo gure ikastolalara
IMANOL AZKUE
 etorri zen. Aldez aurretik gelako guztiok, bere liburua “Bixi-Bizitxo” irakurri genuen. Gelako batzuk “Kea airean bezala” eta "Gaur egun handia da” liburuak ere, irakurri genituen. Liburuaren eta bere bizitza inguruko galdera asko egin genizkion. Eta berak banan banan denak eratzun zituen. Gero taldeka, ipuina ordenatzeko jolas bat egin genuen. Bukatzean Imanolek, argitaratu gabeko, “Agur Pototo” ipuina irakurri zigun . Oso polita eta dibertigarria iruditu zitzaigun. Azkenik, Imanolek liburu eta paperetan, eskaintzak idatzi zizkigun eta baita sinatu ere. Malenek esan digu oso ondo portatu ginela eta Imanol oso gustura egon zela gurekin.

BAITA GU ERE BERAREKIN!!!!!!!!!!!!!!!

ESKARRIKASKO DENAGATIK IMANOL!!!!!!
2011-03-31 Imanol Azkue

IDAZLEAK: Usoa eta Alex Caballero

CRISTINA ENEA PARKEAN (UR TAILERRA)

2011-03-22 CRISTINA ENEA
Martxoaren  22-an Cristina Eneara (Gladis Enea) joan ginen. Urari buruz gehiago ikastera eta natura zentzumenen bidez sentitzera, joan ginen.
Han gauza hauek egin genituen:
Esperimentuak, parkean-lanak egin, poliziak eta lapurretara jolastu  eta paumak ikusi.
Gehien gustatu zitzaiguna paumak ikustea, esperimentuak egitea, natura, poliziak eta lapurretara jolastea eta bazkaltzea izan zen.
Super, super, super, iper ongi pasa genuen. Poza asko sentitu genuen,  guretzako han egotea opari bat izan zelako.

IDAZLEAK: Nora eta Maddi

ERREALAREN ENTRENAMENDUA

 Martxoaren    25ean  Astigarragako  Mundarro taldearen  futbol  zelaiaren inagurazioa  ikustera  joan ginen. Inaguraziora   Errealako  jokalariak  etorri ziren.
Iritsi ginenean harmailan denbora  luze itxaron behar izan  genuen eta aspertuak geuden.
Errealekoak iritsi zirenean  entrenamendua ikusi genuen.  Entrenamendua  bukatu zutenean, banderinak eta kamisetak sinatu zizkiguten. 
Guri gehiena firmak jasotzea gustatu zitzaigun eta gutxiena jokalariak  hainbeste denboraz itxoitea.
Super bikain pasatu genuen ,oso gustura egon ginen eta poza handia sentitu genuen jokalariak ikustean.                 

2010-03-25 Erreala

IDAZLEAK: Aitor eta Saioa

EGIPTO

Egiptoko zibilizazioa orain 5.000 urte sortu zen eta 3.000 urte iraun zuen. Zibilizazio bikaina izan zen eta gauza asko utzi zizkigun: piramideak, esfingeak, egutegia, momiak... Hemen duzue honen inguruan egin dugun lana. Gustatzea espero dugu!

INAUTERIAK

Inauterietan taldeka dantza batzuk antolatu genituen eta baita gelako dantza egin genuen. Laugarren mailakoak antzerkia egin digute eta denek elkarrekin dantza bat egin dute.
Arratsalde polita pasa dugu!
2011-03-04 Inauteriak GELAKOAK

DANBORRADA

Ikastolan Danborrada ospatu genuen. Aurrena ikastolako atarian jo genuen eta ondoren txikiengana joan ginen kalez-kale danborra joaz. Primeran pasa genuen!!!!!!


iKASTOLAKO DANBORRADA
Urtarrilaren 21-an Donostiako Haur Danborradan atera ginen. Lehenego mailan kantineraz eta gastadorez atera ginen, baina aurten danborra jotzen. Oso urduri genden eta aldi berean oso arro. Jende asko zegoen guri begira eta ezagun asko, guraso, eskolakide, irakasle... eta baita Malen ere, nola ez guri argazki batzuk eginez. Hemen behean dituzue horietako batzuk (gutxi bateriarik gabe gelditu baitzen). Oso ondo pasa genuen, baina nekatu ere nekatu ginen.
2011-01-20 Haur danborrada

OLENTZERO eta MARI DOMINGI

Urumearen beste aldetik iritsi zaizkigu Olentzero eta Mari Domingi. Agurtu eta gero kantu kantari Oktogonora joan gara. Han Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak eman dizkiogu eta berriro abestu dugu. Beste eskola batera joan behar zutela eta, agur esan eta joan behar izan dute.
Gaur Gabonetako oporrak hasten ditugu. Ea Olentzerok eskatutakoa ekartzen digun!
GABONAK ONDO IGARO ETA URTE BERRI ON! 
2010-12-20 Olentzero

SAN TOMAS

Berriro ere hain gogoko dugun jaia iritsi da: SAN TOMAS! Aurten ez dugu salmentarik egin. Oraingo honetan jolasak antolatu behar izan ditugu. Guk zaku karrerak prestatu ditugu eta baita irabazle eta partehartzaileentzako sari txiki batzuk: helikopteroak eta pilotak.
Ondoren oholtara igo eta Eiderrekin prestatutako abestia abestu dugu.
Jai bikaina gure San Tomas!
2010-12-18 San Tomas

ZENTZUMENAK

Gure ingurua hobeto ezagutu eta aztertzeko ZENTZUMENAK  erabiltzen ditugu. Ikusmena, dastamena, entzumena eta ikumenari buruzko gauza eta bitxikeri asko ikasi ditugu. Ikasi ditugun batzuk ikusi nahi badituzue, honen azpian ikusi ahal izango dituzue.

EUSKARA EGUNA

Urtero bezala aurten ere, EUSKARA EGUNA ospatu genuen. Mailaka emanaldi bat egin genuen. Guk dantza egin genuen. Bukaeran maila guztiak elkarrekin dantzan aritu ginen.Eta amaitzeko txokolate beroa hartu genuen. Oso ondo pasa genuen!

Ea horrelakoak egunero euskaraz hitz egin behar dugula gogora arazten diguten.
2010-12-03 Euskara eguna

Inguruneko gaia: GIPUZKOA

Ikasturte honetan landu dugun lehenengo gaia GIPUZKOA izan da. Gelako guztiak Gipuzkoatik kanpo bizi den familia dugu. Horregatik beraientzako GIPUZKOAKO GIDA TURISTIKO bat egitea pentsatu genuen. Hementxe duzue prestatu duguna. ONDO PASA GIPUZKOAN!

MIRO GAZTEAK!

Guk ere koadro bikainak egin ditugu, Miro-n erakusketan ikasitako guztia praktikara eramanez. Ikusi!
Zenbaten saltzen ditugun jakiteko, gurekin harremanetan jarri.


MIRO

MIRO

Kursalera joan ginen MIRO-n erakusketa ikusi eta bere margogintza eta eskulturari buruzkoak ikastera: Ze kolore erabiltzen zituen, ze forma...
Iritsi ginenean Zurriolan piskaten zain egon behar izan genuen. Itsasoa aserre zebilen eta olatu handiak zeuden. Haizeak gogor jotzen zuen. Ikusgarria zegoen.
Kursalean sartu eta bi talde egin genituen (3. maila eta 4. maila). Guk aurrena bere margoak aztertu genituen eta ondoren kaxak, paper eta margoekin Miro-ren antzeko eskulturak egiten saiatu ginen. Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen.
Itsasoa nola zegoen eta gure ekoizpen artistikoak ikusi nahi badituzue, klik egin argazkiaren gainean.
2010-10-04 ZURRIOLA eta MIRO